Haren hazia nire ezpainetan barrena...
Alda Merini

[I suo sperma bevuto dalle mie labbra...]
euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2020

 

Haren hazia nire ezpainetan barrena

lurrarekin bat egitea zen.

Asaldatuta edaten nuen,

haren begi beltzei begira ni,

bi gazela bezala ihesi.

Eta inoiz ez zen izan tapaki bat

beroagoa eta urrunagoa,

ez zen inoiz izan basagoa

plazera haragiaren barruan.

Bitan zatitu ginen,

bidaia luze baterako zabalik zen

ontzi baten lema baten moduan.

Oraindik urte askotarako

hazkurria genuen geurekin,

eta musuak, eta itxaropenak,

eta ez genuen Jainkorik

zoriontsuak ginelako.

 

Haren hazia nire ezpainetan barrena...
Alda Merini

[I suo sperma bevuto dalle mie labbra...]
euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2020