POETEK GAUEZ EGITEN DUTE LAN
Alda Merini

Il poeti lavorano di notte
euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2020

 

Poetek gauez egiten dute lan,

denborak estutzen ez dituenean,

jendearen berbaroa isiltzen denean

eta orduen lintxamendua finitzen.

 

Poetek ilunpean egiten dute lan,

gaueko belatzak nola edo

kantu atsegineko urretxindor,

jainkoa mintzeko beldurrez.

 

Baina poetak euren isilean

askozaz zaratatsuagoak dira 

izar kupula urrekarak baino.

 

POETEK GAUEZ EGITEN DUTE LAN
Alda Merini

Il poeti lavorano di notte
euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2020