Zigarreta...
Alda Merini

[Apro la sigarreta...]
euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2020

 

Zigarreta

tabakorria balitz bezala zabaldu

eta irrikaz irentsi

zure bizitza gabeko hau.

Hain da ederra zu kanpoan sentitzea,

ni ikusteko gogoz zu,

entzungor ni.

Gaiztoa naiz, badakit,

baina halakoxea da poeten  berba modua:

isiltasun luze isiotua

musu ezin luzeagoaren ondoren.

 

Zigarreta...
Alda Merini

[Apro la sigarreta...]
euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2020