HERIORI GORAZARRE
Alda Merini

Elogio alla morte
euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2020

 

Heriotza bizitza lasaia balitz,

joaten uzte eder bat,

ur garden eta hauskorra

edo sabel baten erabakia,

neure burua hilda nengoke.

Baina heriotza harresi denez,

min, egoskortze bortitz,

nik, magikoki, eutsi egiten diot.

Zuk ni irainez janztea,

ostikoz, musuz, abandonoz,

zuk ni uztea gero arrazoi gabe itzultzeko,

edo nire belaunen luzean

norabidea ez mudatzea,

ez zait ardura, biziarazi egiten nauzulako,

parerik gabeko samurtasun horren

zurrunbilotik babesten nauzulako,

poeta bakoitzaren heriotzak dakarren

ezti hantu eta zehaztugabe horretatik.

 

HERIORI GORAZARRE
Alda Merini

Elogio alla morte
euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2020