OBRETAN GAUDE KANPOAN. EZ ERABILI ATE HAU LARRIALDIETARAKO EZ BADA
Elena Medel

euskaratzailea: Leire Bilbao
Ea-ko Poesia Egunak, 2011

 

Heltzea

hau zen:

lurrera ez erortzea, lurraren kontra talka egitea, azalaren usteltzea begiestea

fruitu zaharren gisa

koltxoi justua biontzako: mingaina hortzen kontra urteen talka behin eta berriro ahoan kulunka

urteak

zentzu desegokian

hiru hari bururekin neure denbora ehuntzen:

Pentsa zuengan nire adinean, pentsa hiru hari buru, zer falta zaizu, zer geratzen, pentsatu hiru

      hari buru. Agian

Hori, heltzea:

agian Ulises buruz behera, agian urertza buruz gora,

nahi duzuen horrek hamar urte itxarongo dit. Pentsa hamar erorikotan, pentsa hamar hari

       burutan Hura? Heldutasuna? Joan zaitez, ontzi-garbigailu usaina, utzi nazazu nire

      ametsarekin?

Edo agian ahoan mahatsa, kolorearen postrerako?

Lurrera erortzen den belauna?

Lurraren kontra talka egiten duen belauna? Zabuka nabil. Eta ni nintzen eztarriko zukua, eta ni

       nintzen hotza eta ni nintzen

azazkalak eta sabela, zein nintzen ni nire urteetan

hirurekin, nire sasoian hamar hari bururekin. Nire logelaraino

sute eskaileratik gizon bat

eta bere kontrako zentzua. Hamar hari buru, bere bularreko hogei hari nire bularrera lotuta,

zin dagit maitatu nituela

bere kolpeak nire hanketan. Diot

heltzea hau zela: ezin izan nion ukatu, diot nire hiru hari buru hutsalak nire atzamarretan eta zin

       egin nuen talka egitea eta lurra

eta zin egin nuen. Pentsatu nuen lurrera erorikoa

eta lurraren kontra talka. Pentsatu nuen hatsa pentsatu nuen esan

hiru hari buru. Zabuka ari naiz.

Pentsatu nuen nire adinean eta pentsatu zuengan eta pentsatu

inork ez zidala abisatu zer zen horrela heltzea, bizitzaren ondoan, eta hotza

usteltzen den frutaren kajoian.

 

OBRETAN GAUDE KANPOAN. EZ ERABILI ATE HAU LARRIALDIETARAKO EZ BADA
Elena Medel

euskaratzailea: Leire Bilbao
Ea-ko Poesia Egunak, 2011