TRITANOPIA
Elena Medel

euskaratzailea: Leire Bilbao
Ea-ko Poesia Egunak, 2011

 

Koloreei diezun herrak akabatu zuen: paganoari eta labanei diezun gorrotoak. Flamsteed

        bere tripako minei ihesi: nire egitura da, berarekin hilko naiz.

Nahi zenutena daukazue. Alizia zen: ez diamantea. Triskantzarik ez: bizkarra emanez

        gero, sakon egiten zenuten hozka. Mekanismo erraza. Lan sinplea. Irents ezazue. Agur

         esanez, mutil gogokoenekin hartutako azken garagardoa balitz bezala. Bonbillak

         hauskorrak dira: beronen hariak bezala, apurtuta amaitu zuen.

Zapo begiak, nire gau esferikoa, txantxarrak agurrean, ezinbestekoa oka egitea: nahi

        zenuten oro, zuen eskuetan. Zoriontsuak zarete, lortu duzue.

Emakume eta gizonetan berraragituta, zeuen buruekin dantzatzen zarete, zuen urre

         faltsuzko mingaina herdoildu ahala:

hutsegitez, listu pozoituzko putzutxoak zapaldu zenituzten, logelarako sarrera zikindu

        zenuten.

Berea ez den izen batean egoskortzen zarete, deituz beti maite izan zaitut, eskua

        estutzen dizut, ez dut gurea ez den beste minik ezagutzen.

Lortu duzue. Bera akabatzea. Zuen ohe ondoko mahaitxoan arnasten du, txiki-txikia,

        zuek ez esnatzearren: aire gutxiago, aire gutxiago, txiki inozoa.

                                                                                         Musukatuko bere hilotza?

 

TRITANOPIA
Elena Medel

euskaratzailea: Leire Bilbao
Ea-ko Poesia Egunak, 2011