IDZLE BATEN OHARRAK
W. Somerset Maugham

A Writer's Notebook, 1949
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2015

 

      Aurreko batean, Grosvenor Square-n afaldu ondoren, idazle bat, ez oso gaztea dagoeneko, kexuka entzun nuen gaur egungo Ingalaterrak letretako jendea estimu eskasean daukalako. Hemezortzigarren mendean idazleak bestelako egokieran omen zeuden, gustuaren ezarleak ziren, eta babesleen eskuzabaltasunari esker, ez omen  zeukaten beren dohainak zertan lokaztu bizimodua ateratzearren. Neure artean pentsatu nuen ez ote zen jabetzen guk biok etxe hartan hartuak izateko zoria izan bagenu hemezortzigarren mendean, atzeko atetik sartu behar izango genukeela eta afaria okel pusketa hotz bat eta garagardo bana izango zatekeela, giltzariaren gelan.

 

IDZLE BATEN OHARRAK
W. Somerset Maugham

A Writer's Notebook, 1949
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2015