IDAZLE BATEN OHARRAK
W. Somerset Maugham

A Writer's Notebook, 1949
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2015

 

      Izugarri zaila da zinezkotasunera iristea iritzi literarioetan. Ez genezake obra bati buruzko iritzi propiorik eduki, kritikek eta komentarioek kutsatua egon gabe. Zailtasun hori areagotu egiten da nolabaiteko handitasuna daukaten obrekin, iritzi publikoak handitzen baititu hain zuzen. Poema bat aurrenekoz irakurri zuenaren begiekin irakurtzen saiatzea paisaia bildua dagoen atmosfera gabe ikusten saiatzea bezala da.

 

      Idazleak kultura landu samarra eta anitza behar du izan, baina huts egingo du osagarriok obran txertatzen baldin baditu. Xalokeriaren zantzua da nobela batean iraultzari buruz, edo Beethovenen sonatei buruz, edo Karl Marxen Kapitala-ari buruz daukagun ikuspuntua azaltzea.

 

IDAZLE BATEN OHARRAK
W. Somerset Maugham

A Writer's Notebook, 1949
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2015