HARMAILAK
Inge Müller

euskaratzailea: Elena Martinez Rubio
armiarma.eus, 2017

 

Gau eta egun idatzi nuen

Berdetasuna zelaietan barrena

Ene negarrak

Ez zuen lurra busti

Ez ene barreak

Hilik iratzarri

Denon larruan egon naiz.

Aurrerantzean baina

Utziko diot garrasi egiteari—

Ez nazala ito isiltasunak!

 

HARMAILAK
Inge Müller

euskaratzailea: Elena Martinez Rubio
armiarma.eus, 2017