HONDAKINEN AZPIAN II
Inge Müller

euskaratzailea: Elena Martinez Rubio
armiarma.eus, 2017

 

Zerua erori zen bat-batean

Eta barre egin nuen itsutua

Ume baten antzera

Esku eta hanka baldarrez

Tipi-tapa haztamuka

Izu eta basati amaren sabelean

Ez teilatu ez zorurik

Soil-soilik irudiak

Den-dena desagerturik.

Banaiz aurretik izan naiz

Arnasaldi batek ordu luzeak

Jendea lipar bat da itsasoan.

Hara norbait ari da joka—

Ekar zazue globoa!

Poloak eta zubiak!

Milioika eskuren beharra daukat

Eutsi ahal izateko.

Ez nauzu eroango, heriotza

Astun egingo naiz

Ni lurpetik ateratzera

Agertzen diren arte.

Esku hutsik joanen zara.

 

HONDAKINEN AZPIAN II
Inge Müller

euskaratzailea: Elena Martinez Rubio
armiarma.eus, 2017