HONDAKINEN AZPIAN I
Inge Müller

euskaratzailea: Elena Martinez Rubio
armiarma.eus, 2017

 

Lo nengoen burdinazko hodi zaratatsuetan

Lurraren eskumenean

Moises haurra kutxatilan

Harat-honat zebilen

Kanabera eta uhinen artean.

Itzartu nintzen kontinenteetako muinean

Kea igotzen hasi berritan

Itsaso zabaletik gora

Mila eguzki baino goriagoa

Marmolezko bihotza baino hotzagoa.

Hala egin nuen nik erdian jarrita

Lehen urratsa hautsaren aurka

Hamasei oinen gainean.

 

HONDAKINEN AZPIAN I
Inge Müller

euskaratzailea: Elena Martinez Rubio
armiarma.eus, 2017