|
FALLADA 45 Bazihoan zaldi bat gurditik tiraka Leher egindako kaleetan barrena Zaldi gainean gidaria hilda Gurdia berriz su eta gar Zaldia hasi zen lasterka Jendea berriz oihuka: Hara! Zaldi bat, harrapa ezak zaldia!
Sotoko zulotik irten dira narrasean Aizkora eta labana eskuan Oraindik ez dira amaitu tiroketak Eta kearen erdian erori da zaldia Hona zaldia! Gogor eman! Gosez sartu zioten labana sabelean Eta oraino bizi zen zaldia.
Janagatik ahaztu behar haren garrasiak Akabo akabo da-eta. Azken granadak beste hiru lagun akatu zituen Zaldiaren erdia Biren artean eraman zuten etxera Baina han ez zen etxerik.
Orduan norbaitek eman zuen berria: Amaitu da gerra.
* Fallada: Grimm anaiek jaso zuten herri-ipuin bateko zaldi magiko baten izena da. Lepoa moztu diote eta burua ate ondoan eskegi; halere, oraindik da hitz egiteko gauza.
FALLADA 45 |