IRENE
Catharina Gripenberg

Irene
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015

 

Irene,

Bidean nagoela baino ez nuen idatzi nahi.

Idatzi, dagoeneko joanda behar nuela

Bakarrik idatzi, agur Irene, zuregana etorri banintz

zuk erabakiko zenukeelako dena eta nik kasu egingo, bizilagunaren behiari tiro  ere egingo nion, hori eskatuko bazenit. Zure katuen heriotza laztandu, lurrin eta parpaila zaharrak galduan saldu. Medikuak inorekin “afera”rik ez izateko ohartu gintuen. Ze afera klase? Ezin al dugu maitatu eta bizi batera? Ez bagenu maitasunik, lana izan genezakeen. Ezin bagenu bizi, hil egin ahalko ginatekeen. Ez bagenu bidaiatzerik izan, berdin jakingo genukeen Brasilen hegoetan zilar hautsa duten tximeletak daudena, Errusia hegoaldeko kale-kantoietan akazia zuriak daudena, Manchurian belarra ederrago hazten dela simaur odoleztatua bota ostean.

 

Jakinda, txarrak izango ginela maitatzen eta bizitzen, baina onak lanean eta hiltzen, basoak mehartuko genituen, alemaniar pesimistak irakurriko genituen, eta amaren ogi sikua jan. Eta guk noski, gaixotzea lortu dugu. Eta esatea: Irene, ez idatzi orojakilea bazina lez, joan hor zehar eta gozatu, garbitu birikak eta burua, Europan zerrategi eder askoak daude, joan bertara.

Irene, nire bidean naiz, zure argibideak jarraitu ditut, tren bideak, arrakalak, azalean, etxean, trenetik irten, soldadu bat diruz erosi esateko non ikusi zintuen bilatu ezinezko leku horietan, behe-lainoa noski,

Irene.

 

IRENE
Catharina Gripenberg

Irene
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015