Sendagaia
Ashraf Fayadh

Euskaratzaileak: Leire Azkargorta | Urtzi Urrutikoetxea
armiarma.eus, 2016

 

Informazio guztiak gezurtatuko dituzu zuk
prentsa-bildumak
adituen analisiak
modako azken-azkena
Ez duzu loaz abusatuko
ez eta telefono mugikorraz
pixka bat entseatuko zara
heriotzan
Gorde dituzun argazki guztiez libratuko zara
haurtzarokoak, nerabezarokoak,
zure pobreziarenak, zure maite ohiarenak
zure amonaren ipuinenak
eta gaueko itzulienak
ustezko zenbait bertuteri heltzeko
Ur beroa erabiliko duzu zure dutxan
eta oinak garbituko dituzu
galtzerdiak eranzten dituzun aldiro
Zeure egingo dituzu
zure atzetik etorriko direnen esperientziak
Zure izena ispiluan atzetik idatziko duzu
Eskuineko eskuaz jango duzu
eta bestea zuk baino gehiago
merezi dutenei utziko diezu
zure ahoa
petroliotan blai

 

Sendagaia
Ashraf Fayadh

Euskaratzaileak: Leire Azkargorta | Urtzi Urrutikoetxea
armiarma.eus, 2016