Ashraf Fayadh
euskaratzaileak: Leire Azkargorta | Urtzi Urrutikoetxea
armiarma.eus, 2016

 

Bihotzaren beste forma bat
Jo ezkilak
eta libratu zure negua
zure kantu tristetik


Diskoa berriz pasatzen da
eta magnetofonoak
ez du hezetasuna sufritzen
My funny Valentine berriz pasatzen da
Gezi batek zeharkatutako bihotzeko santua
kantuan ari da
Santua kantuan eta Jainkoari otoitzean
gaitzetik babes gaitzan
Jainkoak maite gaitu
Jainkoak proban jartzen gaitu
erabiltzen gaitu
eta kontuak eskatzen dizkigu
Zigortu egiten gaitu
eta inoiz barkatu egiten gaitu.
Jainkoa, barkamena erregutzen dizut
Erregutzen dut baita emakume guztiengatik
eta maitaleengatik, denengatik

 

Ashraf Fayadh
euskaratzaileak: Leire Azkargorta | Urtzi Urrutikoetxea
armiarma.eus, 2016