EGEOARENA
Odisseas Elytis

euskaratzailea: Koldo Ruiz de Azua
Senez, 46, 2015
armiarma.eus, 2021

 

I

 

Amodioa
Uhartedia
Eta bere aparren branka
Eta bere ametsetako kaioak
Bere masta luzeenean marinelak haizatzen du
Abesti bat.

Amodioa
Bere abestia
Eta bere bidaiaren zerumuga
Eta bere nostalgiaren oihartzuna
Arkaitz bustienean andregaiak itxaroten du
Itsasontzi bat.

Amodioa
Bere itsasontzia
Eta ipar haizeen axolagabekeria
Eta bere itxaropenaren fokean
Bere olatu leunarekin irla batek kulunkatzen du
Heltzea.

 

II

 

Urak jolasa
Pasabide gerizpetsuetan
Euren muxuekin egunsentia aipatzen dute
Horrek hasi du
Zerumuga

Basausoek hotsa
Dardaratzen dute euren haitzuloetan
Esnatzen urdina iturrian
Egunaren
Eguzkia.

Mistral haizeak bela ematen dio
Itsasoari
Ileen laztanak
Bere ametsaren soseguan
Ihintza.

Olatu argian
Birsortzen ditu begiak,
Non bizitzak nabigatzen duen
Kontenplaziorantz,
Bizitza.

 

EGEOARENA
Odisseas Elytis

euskaratzailea: Koldo Ruiz de Azua
Senez, 46, 2015
armiarma.eus, 2021