ABIAN DELA ESPAINIA Garenak gara gu. Aski kondairaz eta elertiz! Hor konpon hildakoak! Lurpera ditzatela jainkoaren legean.
Ez iraganetik bizi, ez giltza eman oroitzari. Gu, arre eta garden, iturburua hankapean hartzen duen ura gara.
Hazi egiten den izatea gara. Ibai zuzena. Zalantzan den bihotz baten kolpe beldurgarria gara gu.
Basotarrak, xaloak Iberiarenak hiltzeraino gu garbi, oso eta egiazko oraindik ezin agertuak.
Izan zen guztiaz elikatu gara eraldatuz hazten gara eta horrela gara garenok kolpez kolpe eta hilez hil.
Kalera! Garaia da mahuka hutsik ibiltzeko eta erakusteko, bizirik gaudenez, zer edo zer berri dakargula.
Ez dut nire jatorria ukatzen, baina izango garela diot jakina baino askoz zerbaitago, abiatze baten hasiera.
Etorkizuneko espainiarrak. Eta espainiarrak izanik, iraganaren haragi diren arren, ontzat hartzen ez dutenak.
Gogoan dauzkat gure hutsak suminez eta haize onez. Argi eta amorru, Espainiaren aita, atera behar zaitut lozorrotik.
Esango dizut ostera nor zaren. Pentsatzen zaitut ostera, erne. Axola den moduan borrokatuz eta hasten naizenetik hasiz.
Ez zaitut justifikatu nahi legezomorro batek egingo lukeen bezala. Poeta izan eta zure lehen bertsoa idatzi nahi nuke.
Espainia neurea, barrena hilduratzen didazun gatazka, salba nadin, salba zaitzadan, maitasunez zaitut esaten letraka.
ABIAN DELA ESPAINIA |