ATALA
Jorge Luis Borges

Fragmento
El otro, el mismo, 1969
euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz&Mintz, 64, 2018
armiarma.eus, 2018

 

Ezpata bat,

egunsentiko hoztasunean landutako burdinazko ezpata bat

ezpata bat errunekin

zeinei inork ezingo baitie entzungor egin ez esanahi osoa argitu

Baltikoko ezpata bat Nortunbrian goraipatuko dutena,

ezpata bat zeina poetek

sutan eta izotzetan berdinduko duten,

ezpata bat zeina errege batek beste bati emango dion

eta errege horrek amets bati,

ezpata bat zeina leiala izango den

Halabeharrak jada badakien ordu batera arte,

ezpata  bat gudua argituko duena.

 

Ezpata bat gudu ederra, gizakien ehuna,

zuzenduko duen eskuarentzat,

ezpata bat otsoen haginak eta

belearen moko ankerra gorrituko dituen eskuarentzat,

ezpata bat urre gorria

oparo zabalduko duen eskuarentzat,

ezpata bat bere urrezko ohatzean

sugea hilko duen eskuarentzat

ezpata bat erresuma bat irabazi

eta beste bat galduko duen eskuarentzat,

ezpata bat lantzazko basoa

eraitsiko duen eskuarentzat.

Ezpata bat Beowulfen eskuarentzat.

 

ATALA
Jorge Luis Borges

Fragmento
El otro, el mismo, 1969
euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz&Mintz, 64, 2018
armiarma.eus, 2018