Jorge Luis Borges. Aurkezpena
Xabier Boveda

Idatz&Mintz, 64, 2018
armiarma.eus, 2018

 

      Jorge Francisco Isidoro Luis Borges Acevedo argentinar idazle, poeta eta saiogilea  izan zen, eta askoren ustez XX. mendeko narratzaile handienetako bat.

      Buenos Airesen jaio zen 1899an, eta txikitatik heziketa aberatsa eta akademikoa jaso zuen. Lau urterekin bazekien idazten eta irakurtzen; sei urte zituela Kixoteko pasarte batean oinarritutako alegia bat idatzi zuen; hiru urte geroago  ingelesetik itzuli zuen Oscar Wilderen Printze zoriontsua… Argi ei zeukan ordurako idazle izan gura zuela.                                
      Gaztetan Europan zehar ibili zen ikasten eta bidaiatzen.

      1921ean, Argentinara itzulita, poesia historikoa edo nazionalista hasi zen aldizkarietan idazten. 1923an Fervor de Buenos Aires bere lehenengo poesia liburua argitaratu zuen. Hurrengo urtean Proa aldizkari ultraista sortu zuen.

      1930ean itsutasunera eramango zuen gaixotasun hereditario baten lehen ondorioak pairatu zituen. Hala ere, Borgesek ez zion idazteari ez Biblioteka Nazionalean behar egiteari utzi.

      1955ez geroztik,  Borgesek kontakizun laburrei ekin zien. Haietan erakutsi zuen bere maisutasuna, eta haiekin egin zen ezaguna mundu osoan. Saiogintzan ere nabarmendu zen, bere erudizioa eta ironiaz betetako estilo berdingabea erakutsiz.

      Borgesen obrarik ezagunenak Historia universal de la infamia (1935), Ficciones (1944), El Aleph (1949) eta El Hacedor (1960) dira.

 

Jorge Luis Borges. Aurkezpena
Xabier Boveda

Idatz&Mintz, 64, 2018
armiarma.eus, 2018