HARRI ETA BIDE
Atahualpa Yupanki

Piedra y camino
Euskaratzailea: Gabriel Aresti
armiarma.eus, 2024

 

Herria dago negarrez,

beti penetan.

Ez dago zergaitik jarrai, ama,

trantze honetan (bis).

Euskara galduko bada

erderagaitik,

galdu naitean betiko, ama,

ni berarekin (bis).

Bizi gaitezan beti bakean,

alkar maite eta aditze, ama,

eder batean (bis).

Negarrez jarraitutzeko

ez dago lotsa.

Herriari eman behar, ama,

diot bihotza (bis).

Bizi gaitezan beti bakean,

alkar maite ta aditze, ama,

eder batean (bis).

 

HARRI ETA BIDE
Atahualpa Yupanki

Piedra y camino
Euskaratzailea: Gabriel Aresti
armiarma.eus, 2024