INDIOAREN BIDEA
Atahualpa Yupanki

Euskaratzailea: Paulo Iztueta
armiarma.eus, 2024

 

Harrizko bide baten

bardinazko da indioaren arraza;

indioaren bidexkak

elkartzen ditu izar ta ibarra (bis).

 

Herriaren argia

mendian ilundu baino lehen,

nere aberri zaharra

betik gorantza igon zen nekezka (bis).

 

Basoan kantari,

errekan negarrez,

gauaz loditzen da

indioaren pena.

 

Eguzki, ilargia

eta nere kantuak

musu bana itxi eben

zure harrizko bidean.

 

Kantan dago gitarra,

gau baketsuan larriminduta;

bainan badaki nor den

indioari deika dagon andrea (bis).

 

Gitarraren negarra

entzuten da landa zabalean,

ta bidexkak diñosku

zergatik bizi garan bakarka (bis)

 

INDIOAREN BIDEA
Atahualpa Yupanki

Euskaratzailea: Paulo Iztueta
armiarma.eus, 2024