BEHIN BATEZ
Atahualpa Yupanki

euskaratzailea: Gabriel Aresti
armiarma.eus, 2024

 

Aitari itandu neutsan

jainkoaz zer zekian.

erantzun eustan serio:

«Ixil zaitez bakean».

Lan tokian hil zen aita

apaiz-mediku gabe;

enterraturikan ez da

kurutze baten jabe.

Langilearen odolaz

aberastu dirade.

 

Baso handitan anaiak

ez dau ikusi lora bat;

obreruaren bizia

bizi gorri gogor bat.

Pobren Jainkoa ona da

askotxoren nahian,

baina beti bazkaltzen dau

ugazabaren mahaian (bis).

 

Kantatzen dot bidez bide,

hau gure kartzel hotza.

Edonundik entzuten dot

harriaren abotsa.

Ez dau agintzen Jainkoak

inoren faboretan,

barrutik bota daigula

txistua odoletan (bis).

 

BEHIN BATEZ
Atahualpa Yupanki

euskaratzailea: Gabriel Aresti
armiarma.eus, 2024