HAIZE HAIZE
Atahualpa Yupanki

Euskaratzailea: Paulo Iztueta
armiarma.eus, 2024

 

Haize, haize, ekar neri euria

haize, haize, kanta neri kanta

lantzen dodan lurra

lar triste dago,

su bizitan dago nire bihotza.

Nekazariak pentsetan dau

bere lur pobretan

ez daukela zer jana

bere semeentzat (bis).

 

Nere lau behitxoak,

nere zazpi artxoak, ai!

norantza goaz, ene!

 

Nere lur maitea,

nere pauso hila, ai!

norantza goaz, ene!

 

Sinismen itsuak hil gura gaitu (bis).

Haize, haize, bil itzazu lañoak.

Haize, haize, egin negar zeruak.

Entzun artzaiaren otoitza, arren.

Ibarreko haize, freskotu nazazu

 

HAIZE HAIZE
Atahualpa Yupanki

Euskaratzailea: Paulo Iztueta
armiarma.eus, 2024