H.B
Hannah Arendt

1951
euskaratzailea: Hedoi Etxarte
armiarma.eus, 2018

 

Nola bizi zara hildakoekin? Esan,

non dago haiekin tratua arintzen duen soinua?

Hurbiltasunak errefusatzea desira dugunean,

hurbiltasunaren baitan, ze keinu egingo dugu?

 

Nork ezagutzen du begirada hutsaren aurrean

jartzen dugun beloa urruntasunaren lantua?

Zerk laguntzen gaitu bere absentziarekin adiskidetzen,

bizirauten ikasten dugun sentimenduan lehengoratzen?

 

 

1951n idatzi zuen olerki hau Arendtek, bere 40.ena izan zen. «H.B.» bere lagun Hermann Broch (1886 – 1951) poeta eta idazlearenak dira, Arendt laguna zen. Arendtek poetari buruzko zenbait saiakera idatzi zituen.

 

H.B
Hannah Arendt

1951
euskaratzailea: Hedoi Etxarte
armiarma.eus, 2018