W.B. Berriz ere ilundu da arratsa eta izarretatik erori da gaua gorputz-adarrak luzatuta etzanda gauden bitartean hurbiltasunean eta urruntasunean.
Ilunpetatik entzuten dira melodia txikiak eta bareak. Zorroztu ditzagun belarriak ohitura galtzeko. Ilarak uzteko garaia da.
Ahotsak urrunak badira, gertu dago atsekabea: geure aurretik zeuden nuntzio gisa bidali genituen hildako haien ahots haiek lokartu arte eskolta gaitzaten.
Hannah Arendtek idatzitako 22. olerkia da hau, 1942an idatzia. «W.B.»k Walter Benjamin (1892 – 1940) esan nahi du. Hannah Arendt eta filosofoa lagunak izan ziren Parisen etorkin izan zirenean hogeita hamarreko hamarkadan. Benjaminek Hego Kataluniako Portbou herrian egin zuen bere buruaz beste, naziengandik ihes egiten ari zela. 1968an Arendtek egin zituen Luminazioak Benjaminen liburuko ingelesezko argitalpenaren edizio lanak, hitzaurre bat ere idatzi zion.
W.B. |