Kaukasian, Prometeo gogoan
Huy Can

euskaratzailea: Lucien Etxezaharreta
Maiatz 30, 1998

 

Prometeo, inon ez haut ikusten
Ez duk elur xuri eta hotz haundirik baizik.
Askatua ote haiz? Egia dea
Munduan ez dela gehiago sairik?
Burdinak ezin dik sua arkaitzari estekatu.

Suaren banatzea
Gizakien arteko ontasun bezala.
Sabela urratua, gibela lehortua,
Horra goi mezuaren prezioa.
Saia mendez mende gizendu duk,
Bainan sua, lurraren distira,
Ez duk erretzetik gelditu.

Oi ene maitea,
Zure behakoaren ilauna
Ez ote da Prometeok ebatsi zuen
Zeruko sutik heldu?

Kaukasia jarria da zut zuta
Luhartze epikoan.
Xuritasun nostalgikoa,
Elurrak elurra estaltzen.
Jainkoak utzi dituk jendearekin egoiteko,
Suaren agiantza, sua, jendeei emaiten dizkiek.

 

Kaukasian, Prometeo gogoan
Huy Can

euskaratzailea: Lucien Etxezaharreta
Maiatz 30, 1998