Urrats hatzak bidean
Huy Can

euskaratzailea: Lucien Etxezaharreta
Maiatz 30, 1998

 

Bide zenbat aldiz ostikatuak?
Haizean barreatu mila urratsen hatzak.
Ahurrean errautsa bildu
Urrun eta hurbilgo urrats ezezagun horiek berkonposatu.

Horra ehun leku ezberdinetarik jin andere polliten
Hamar mila urratsak itzali direla.
Barreaturik urrats horiek oro.zer bilakatu dira?
Bide berdin batean aldizkatu ziren.

Zuhaitzek adar ferdeak ireki eta hostoka ukurtu.
Zuen historiak kondatzen dituzten
Boz melankolikoak altxatzen diren hostoetan pausatu errautsa.
Biziaren lazdurek xixtatu zango zolak.

Zenbat aldiz jadanik hori horrela gertatu ote da?
Eta bihar noren urratsak
Moldean jarriko dira eta ezabatuko bide xurian
Zerua dolamenez eta haizea hasperenez aritzean?

 

Urrats hatzak bidean
Huy Can

euskaratzailea: Lucien Etxezaharreta
Maiatz 30, 1998