UMA-ONCITIC NEGARRA
6. ITZULICO HAICENEAN...
UMA-ONCI BAT DEN ETA HEUREA DUEN GALICIAN pharo bat biztuco da isla bederan, Heraclesen dorretic Minho hibaira, itsasotic itzulico haicenean; erratzezco sutondo bat mendi bederan, itsasotic itzulico haicenean; gazteluetaco coroan çuci bat, itsasotic itzulico haicenean; candela hori bat lertxun bederan, itsasotic itzulico haicenean; arça-bereterrec cirio çorrotz bana, itsasotic itzulico haicenean; dirdira çucico arguiac mastel bederan, itsasotic itzulico haicenean; farola marinel bat xalupa bakoitzean, itsasotic itzulico haicenean; etseetaco leihoetan guirisailuac, itsasotic itzulico haicenean; eta isuritaco negar-tanten perlac itsasotic ethorrico haicenean, itsasotic ethorrico haicenean...
UMA-ONCITIC NEGARRA |