1878-12-31 / 1937-02-19
Horacio Quiroga

Quiroga, Horacio. Uruguaiko idazlea (Salto, 1879 - Buenos Aires, 1937). Ezbehar asko izan zituen bizitzan; adiskide bat hil zuen nahi gabe eta haren lehen emazteak bere burua hil zuen. Hasieran modernismoaren eta bereziki Leopoldo Lugones idazlearen eragina izan zuen. La revista aldizkari modernistan parte hartu zuen eta 1901ean Los arrecifes de coral (Koral arrezifeak) olerki eta hitz lauko bilduma argitaratu zuen. 1902an argazkilari gisa parte hartu zuen Lugones-ek Misiones oihanera antolatu zuen bidaian. Harrezkero Chaco eskualdean eta Misiones oihanean bizi izan zen. Bi eleberri labur idatzi zituen: Historia de un amor turbio (1908, Amodio nahasi baten historia) eta Pasado amor (1929, Maitasun iragana); gainerantzean ipuinak idatzi zituen. Ipuin idazlearen dekalogo bat idatzi zuen, ipuinari buruz zituen ideiak eta gehien maite zituen ipuingileak aipatzen zituena: Poe, Maupassant, Kipling eta Txekhov. Ipuin gehienak egunkari eta aldizkarietan argitaratu zituen eta gero liburuetan bildu. Oihana du ipuin askoren gertalekua, eta gizonaren eta izadiaren arteko gatazka dute gaitzat. "Errealismo magikoa" deritzanaren aitzindaria izan zen. Eritasun larri bat zuela jakinik bere buruaz beste egin zuen. Idazlanak: Cuentos de amor, de locura y de muerte (1917, Maitasunezko, eromenezko eta heriotzazko ipuinak), Cuentos de la selva (1918, Oihaneko ipuinak), El salvaje (1919, Basatia); El desierto (1924, Basamortua), La gallina degollada y otros cuentos (1925, Lepo egindako oiloa eta beste ipuin batzuk), Anaconda (1921), Los desterrados (1926, Erbesteratuak).
Oihaneko ipuinak
itzul.: Xabier Monasterio
Testu Zaharrak, 2024
Eguzki kolpea
itzul.: Jesus Mari Mendizabal
Alberdania-Elkar, 2009
Oihaneko ipuinak
itzul.: Alex Aldekoa-Otalora
Desclee de Brower, 1994
KRITIKAK
Oihaneko ipuinak – Jon Jimenez, Gara (2025-08-10)
Oihaneko ipuinak – Aiora Sampedro, El Correo (2025-03-29)
Kantu leuna
Leila Slimani
itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez
Bihotzean napalma
Pol Guasch
itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria
Poesia kaiera
Elizabeth Bishop
itzul.: Leire Vargas Nieto
Irati Majuelo
Godoten esperoan
Samuel Beckett
itzul.: Juan Garzia
Aritz Galarraga
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
itzul.: I?igo Roque Eguzkitza
Paloma Rodriguez-Mi?ambres
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
itzul.: Mikel Hoyos Sein
Aritz Galarraga
2026 Ekaina
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa
Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura
2025 Urria
Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea