50 / 120
Plutarko

Plutarko. (Gr. Plutarkhos). Greziar idazlea (Keronea, Beozia, 50 - Keronea, 125). Aristobulo jakintsuaren semea zen eta 20 urte bete zituenean Atenasa bidali zuen aitak matematika eta filosofia ikas zitzan. Grezian eta Egipton barrena bidaiatu ondoren Erroman bizi izan zen denbora luzean eta, iturri batzuen arabera, Traxano eta Hadriano enperadoreek ohorez bete zuten. Bizitzako urterik gehienak, ordea, jaioterrian eman zituen. Kargu publikoak betetzeaz gainera eskola ospetsu baten zuzendari izan zen. Harreman estuak izan zituen, bestalde, Atenasko Platonen akademiarekin eta 95. urtetik aurrera Delfoseko Apoloren tenpluko apaiz izan zen. 200 obratik gora idatzi zituen, grekoz guztiak, baina bizitzaren azken urteetan idatzi zuen Bizitza paraleloak obragatik egin zen ospetsu batez ere. Greziako eta Erromako pertsona ospetsuen biografia bilduma da, pertsonaiak binaka agertzen direla, bi kulturetako gizon ospetsuen arteko konparazio bat eginez. 50 konparazio inguru gorde dira. Hala eta guztiz ere historia baino gehiago pertsonaien izaerak ezagutarazten ditu obra horietan, eredu etikoak eskaintzea izan baitzuen asmoa. Gorde diren gainerako idazkiak Obra moralak liburuan eman ziren argitara; Platonen filosofiaren oinarria agertzen du liburu horretan. Berpizkunde garaiko humanistek ezagutarazi zuten Plutarkok eragin handia izan zuen Shakespeare eta Michel de Montaigne-rengan, besteak beste.
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
itzul.: Unai Elorriaga
Nagore Fernandez
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
itzul.: Unai Elorriaga
Ibon Ega?a
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
itzul.: Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Odisea
Homero
itzul.: Matias Mugika
Aritz Galarraga
Barazkijalea
Han Kang
itzul.: Gema Lopez Las Heras
Jon Martin-Etxebeste
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
Basatiak
Maria Reimondez
itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
2026 Urria
Mongo Beti
Negrotasunaren hiztegia
Flaubert / Stevenson
Eleberriak atalka
2026 Iraila
Joaquim Machado de Assis
Brasilgo narratiba
Alejandra Pizarnik
Poemak euskaraz
Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra
Agostinho Neto
Agostinho Netoren poemak
Stephane Mallarme
Mallarme euskaraz
2026 Abuztua
Rene Depestre
Depestrek 100 urte
Andrei Platonov
Eguzkia sartalderantz
Federico Garcia Lorca
Poeta isilarazia
Mazisi Kunene
Ahotsaren indarra
Maria Aur?lia Capmany
Gutun lotsagabea
2026 Uztaila
Nathalie Handal
Nathalie Handalen ahotsa
Mikhail Lermontov
Lermontov euskaraz
Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur