1861-06-19 / 1896-12-30
Jose Rizal

Rizal y Alonso, José. Filipinetako heroi nazionala (Calamba, 1861 - Manila, 1896). Aita filipinar jatorriko lurjabe handia zuen eta ama, Teodora Alonso, Filipinetako emakume jakintsuenetako bat zen. Manilako unibertsitatean egon ondoren, Madrilen egin zituen medikuntza eta arte ikasketak. Espainian zeuden filipinarren buru bihurtu zen berehala eta Madrilen itxuratu zituen Filipina uharteen independentziarako lehen asmoak: harentzat, benetako etsaia ez zen guztiz ahulduta zegoen Espainiako estatua, Filipinetako koloniak lotuta zeuzkaten frantziskotar, agustindar eta domingotar fraile ordena kristauak baizik. Rizalek Parisen eta Heidelbergen bukatu zituen medikuntza ikasketak. 1886an argitaratu zuen lehen eleberria, tagaloz idatzia, Noli me tangere, fraideen aurkako liburua. 1891n idatzi zuen El filibusterismo liburua, eta Filipinetako uharteen autonomiaren aldeko propagandaren ardura hartu zuen ondoren Bartzelonan. Rizalen programaren arabera, Filipinetako uharteak Espainiako estatuko herrialde bihurtuko ziren, ordezkaritza bat izango zuten Gorteetan, espainiar fraideen ordez filipinatar apaizek ihardungo zuten aurrerantzean, biltzeko eta mintzatzeko askatasuna errespetatuko zen eta filipinatarrek eta espainiarrek eskubide berberak edukiko zituzten legeen aurrean. 1892an Filipina uharteetara jo eta Liga Filipina bake higikundea osatu zuen Manilako hirian. Atxilotu eta Mindanaoko uhartera eraman zuten. Lau urtez eduki zuten espainiarrek han, eritegi batean lanean. 1896an hasi zen Katipunan isilpean ziharduen erakunde abertzalearen matxinada, eta erakunde horrekin harremanik ez zuen arren, militar espainiarrek atxilotu eta, traidoretzat hartu ondoren, hiltzera kondenatu eta Manilan fusilatu zuten. Ultimo adiós (Azken agurra) poema gogoangarria idatzi zuen hil bezperan.
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
itzul.: Mikel Hoyos Sein
Aritz Galarraga
Barazkijalea
Han Kang
itzul.: Gema Lopez Las Heras
Maialen Sobrino Lopez
Beste urte batez
Samira Azzam
itzul.: Xabier Monasterio
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Esker onak
Delphine De Vigan
itzul.: Aiora Jaka Irizar
Maialen Sobrino Lopez
Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss
itzul.: Jon Alonso
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Koxka bat estuago
Henry James
itzul.: Joseba Urteaga
Aritz Galarraga
Poesia kaiera
Frank O'Hara
itzul.: Be?at Sarasola
Asier Urkiza
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Nagore Fernandez
Beste urte batez
Samira Azzam
itzul.: Xabier Monasterio
Maialen Sobrino Lopez
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa
Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura
2025 Urria
Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea
Youenn Gwernig
New Yorkeko hamar poema
2025 Iraila
Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra
David Foster Wallace
Wallace euskaraz
Angel Gonzalez/Andrea Camilleri
Mendeurrenak
2025 Abuztua
Liam O'Flaherty
Jende behartsua