1711-05-07 / 1776-08-25
David Hume

Hume, David. Eskoziar filosofoa (Edinburgo, 1711 - Edinburgo, 1776). Merkataritzan ari izan ondoren, Frantziara jo zuen ikastera. Han prestatu zuen Giza izaeraren tratatua (A Treatise of Human Nature, 1739). Britainia Handira itzulirik, beste obra batzuk argitaratu zituen: Saio moral eta politikoak (Essays, Moral and Political, 1741-1742); Giza adimenari buruzko ikerketa (An Enquiry Concerning Human Understanding, 1751); Moralaren printzipioei buruzko ikerketa (An Enquiry Concerning the Principles of Morals); Erlijioaren historia naturala (1757). Edinburgoko abokatuen elkargoko liburuzain izendatu zuten. Han idatzi zuen Ingalaterrako Historia ospetsua (1754, 1756, 1759). Gero, Britainia Handiko enbaxadorearen idazkari gisa itzuli zen Parisa (1763-1766); bertan, Rousseau eta bere garaiko idazle onentsuenekin harremanetan sartu zen. 1769an bere sorterrira erretiratu zen. Hil ondoren, haren beste obra batzuk argitaratu ziren; hala nola Erlijio naturalari buruzko solasaldiak (Dialogues Concerning Natural Religion, 1779). n Humeren filosofiak Locke-ren enpirismoa eta Berkeley-ren idealismoa ditu oinarri: esperientzia da ezagutzaren iturri bakarra eta ez dago baliozko ezagutzarik esperientziaren baitara bil daitekeena baino. Filosofia moralari dagokionez, Humerentzat, pertzepzio morala ez da adimenaren kontua, gustuena edo sentimenduena baizik. Humek eragin handia izan zuen Kant-engan eta Adam Smith-engan, eta Smith-en bitartez ekonomilari liberal klasikoengan. Ekonomiari buruzko saiaerak ere idatzi zituen, bereziki dirua, interes tasak eta nazioarteko merkataritza gai harturik.
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
itzul.: Unai Elorriaga
Ibon Ega?a
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
itzul.: Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Odisea
Homero
itzul.: Matias Mugika
Aritz Galarraga
Barazkijalea
Han Kang
itzul.: Gema Lopez Las Heras
Jon Martin-Etxebeste
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
Basatiak
Maria Reimondez
itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Kantu leuna
Leila Slimani
itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez
2026 Urria
Flaubert / Stevenson
Eleberriak atalka
2026 Iraila
Joaquim Machado de Assis
Brasilgo narratiba
Alejandra Pizarnik
Poemak euskaraz
Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra
Agostinho Neto
Agostinho Netoren poemak
Stephane Mallarme
Mallarme euskaraz
2026 Abuztua
Rene Depestre
Depestrek 100 urte
Andrei Platonov
Eguzkia sartalderantz
Federico Garcia Lorca
Poeta isilarazia
Mazisi Kunene
Ahotsaren indarra
Maria Aur?lia Capmany
Gutun lotsagabea
2026 Uztaila
Nathalie Handal
Nathalie Handalen ahotsa
Mikhail Lermontov
Lermontov euskaraz
Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur