1343 / 1400-10-25
Geoffrey Chaucer

Chaucer, Geoffrey. Ingeles poeta (Londres, 1340 inguruan - Londres, 1400). Soldadu ibili ondoren, hainbat diplomazia bidaia egin zituen Frantzia, Flandria eta Italian barrena. Frantzian eta Italian boladan zegoen hamar silabako metroa hartu eta egokitu zuen; hala, bertso heroikoa, aurrerantzeko ingeles poesiako banako nagusia, egituratu zuen. Antzinako olerkaritza anglo-saxoitik urrunduz, Frantziako gorte poesia sartu zuen Ingalaterran; bestalde, Italian ezagutu zuen Boccaccio gaztearen obren zordun gertatu zen. Ovidio-ren Heroidae poemetan inspiraturiko The Legende of Good Women (Emakume zintzoen elezaharra, 1386) obra bukatu gabeak ere umore eta freskotasun handia eskaintzen ditu zenbaitetan. The House of Fame (Ospearen etxea, 1380) Dante-ren Divina Commedia poemaren parodia edo alegoria da: bertan adierazten ditu Chaucer-ek gloriaren gorabeherak eta zurrumurruak zabaldu ohi diren era guztiz bitxiak. Alegoriazkoa da, halaber, The Parlement of Foules (Txoriaren Parlamentua, 1382), txori arrek laguna aukeratzerakoan bizi dituzten gorabeherak azaltzen dituen poema. n Chaucer-en obra nagusia The Tales of Canterbury da (Canterburyko Ipuinak, 1386-1400 urteetan idatzia, 1526an lehenengoz argitara emana). Bertsoz onduriko ipuin bilduma da, Boccaccio-ren Il Decamerone-ren antzera. Balizkoaren eta errealaren arteko antitesia azaltzen da lan honetan; XIV. mendeko Ingalaterrako gizartearen kronikatzat ere har daiteke zenbaitetan. Poeta hogeita hamar bat erromesekin agertzen da Canterbury-n, Thomas Becket-en santutegirako bidean. Bidaiaren nekea nolabait arintzeko, bina ipuin kontarazten die erromesei; ipuinik hoberenak afari eder bat jasoko du sari gisa. Ipuin eta pasadizo hauek guztiak lotzerakoan ageri da bete-betean Chaucer-en artea. Gizakiak bere horretan azaldu nahiak lehen idazle errealista bihurtu zuten Chaucer.
Canterburyko ipuinak
itzul.: Lur erredakzioa
Lur Entziklopedia Tematikoa, 1999
Basatiak
Maria Reimondez
itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Kantu leuna
Leila Slimani
itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez
Bihotzean napalma
Pol Guasch
itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria
Poesia kaiera
Elizabeth Bishop
itzul.: Leire Vargas Nieto
Irati Majuelo
Godoten esperoan
Samuel Beckett
itzul.: Juan Garzia
Aritz Galarraga
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
itzul.: I?igo Roque Eguzkitza
Paloma Rodriguez-Mi?ambres
2026 Ekaina
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa
Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura
2025 Urria
Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea