1888-09-26 / 1965-01-04
T.S. Eliot

Eliot, Thomas Stearns. Poeta, kritiko eta antzerkigile ingelesa, Estatu Batuetakoa jatorriz (Saint Louis, Missouri, 1888 - Londres, 1965). Lehen ikasketak Harvardeko unibertsitatean egin zituen. 1911n Sorbonan eta Oxforden ere aritu zen ikasten, eta literatura hautatu zuen berehala lanbidetzat. The Love Song of J. Alfred Prufrock (1915, J. Alfred Prufrocken amodiozko kantua) lehen obraren bidez molde poetiko berriak sortu zituen, XIX. mendeko tradiziotik bestaldera. Ezra Pounden bitartez ezagutu zuen Italiako poesia berria (Ara Vos Prec, 1920) eta kritika lanetan hasi zen. The Waste Land (1922, Lur eremua) izan zen bere sormenaren gailurra jo zuen poema liburua. Gauzen kanpoko itxuraren eta izpirituko errealitatearen arteko harremanen arazoak ageri dira Ash-Wednesday (1930, Hausterre eguna) obran, penitentzia eta salbazioa gaitzat harturik. Garai hartan T.S. Eliotek «erregezalea, klasikoa eta anglikanoa» zela aitortu ohi zuen. Four Quartets (1935-1943, Lau Quartetto) asmo poetiko berriz egin zuen: denbora barruko nahiz denboraz harantzagoko gertakarien azalpena da. The Family Reunion (1939, Familiarteko bilera), The Rock (1934, Haitza) eta Murder in the Cathedral (1935, Hilketa katedralean) obrak bere izpiritu mistikoaren adierazgarri dira. The Cocktail-Party (1950, Cocktail Jaia) eta The Confidential Clerk (1954, Konfidantzazko morroia) obretan norberaren patua bilatu eta onartu beharraz ihardun zuen. Elioten obra dramatikoek ez dute bere poesiak gaien aldetik azaltzen duten batasunik. Literatura Nobel saria jaso zuen 1948an.
Hilen ehorzketa
itzul.: Joseba Sarrionandia
Egin - 2931, 1986
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
Basatiak
Maria Reimondez
itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Kantu leuna
Leila Slimani
itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez
Bihotzean napalma
Pol Guasch
itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria
2026 Abuztua
Maria Aur?lia Capmany
Gutun lotsagabea
2026 Uztaila
Nathalie Handal
Nathalie Handalen ahotsa
Mikhail Lermontov
Lermontov euskaraz
Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua