euskarari ekarriak

1.633 idazle / 4.146 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z  

Azken kritikak

1667-11-30 / 1745-10-19

Jonathan Swift


Swift, Jonathan. Irlandar idazlea (Dublin, 1667 - Dublin, 1745). Dublingo Kilkenny School-en eta Trinity College-n egin zituen ikasketak. 1691tik 1699ra Sir William Temple-ren idazkaria izan zen; haren etxean ezagutu zuen Esther Johnson, "Stella", hartaz maitemindu zen eta eragin handia izan zuen bere bizitzan, eta hari eskainitako liburu bat ere idatzi zuen: Journal to Stella (1766-1768, Stellarentzako egunkaria). 1694an apaiz anglikano egin zen eta 1695ean Irlandako Kilrott parrokiara bidali zuten. Londresen bizi izan zen luzaroan eta eztabaida sutsuak eragin zituen garai hartako politikan, erlijioan eta literaturan. Whig higikunde politikoaren alde ihardun zuen hasieran, baina gero Tory alderdiko diputatu izan zen. 1714an Irlandara itzuli zen eta han bizi izan zen hil arte. Harremanak izan zituen Esther Vanhomrigh "Vanessa"-rekin; elkarren arteko gutunak 1921ean argitaratu ziren. Irlandarren alde borrokatu zen, gogor kritikatu zuen britainiar gobernuaren bidegabekeria, eta irlandarrek nazio heroitzat goraipatu zuten. Azken urteetan osasuna galdu zuen: misantropiak jota zegoen, oroimena galdu zuen eta azkenerako erotu egin zen. n Idazlanak. An Account of the Battle Between the Ancient and Modern Books (1704, Liburu zaharren eta modernoen arteko gatazka), idazle klasikoen eta modernoen arteko eztabaidan, klasikoen alde agertzen zena; A Tale of a Tub (1704, Kupela baten historia), erlijioaren ustelkeriari buruzko satira; Description of the Morning (1710, Goizaren deskribapena) eta A Description of a City Shower (1710, Hiriko euri jasaren deskribapena), olerki satirikoak; Argument Against Abolishing Christianity (1708, Kristautasuna ezeztatzearen aurkako argudioa), Whig higikundearen aurkakoa; The Conduct of Allies (1711, Aliatuen jokabidea); Drapier's Letters (1724, Oihalgilearen gutunak), panfleto sutsua; Gulliver's Travels (1726, Gulliverren Bidaiak, Iñaki Mendigurenek euskarara itzulia); azken hau izarte zibilizatuaren aurkako satira gogor eta garratza da, bere libururik ezagunena eta garai hartan arrakasta handia izan zuena, bidaia eta abenturetako eleberrien moldean idatzia, eta bere nihilismo bortitzagatik haur literaturan klasiko bihurtu den maisu lana. A Modest Proposal for Preventing the Children of Poor People en Ireland from Being a Burden To Their Parents or Country (1729, Proposamen xumea Irlandako behartsuen seme-alabak gurasoen edo herrialdearen bizkar bizi ez daitezen), Irlandako pobrezia salatzeko haur behartsuak aberatsen janari gisa baliatzea ekonomilari baten hizkeran proposatzen zuen satira; Verses on the Death of Dr. Swift (1731, Swifth doktorearen heriotzari buruzko olerkiak).

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Gulliver Liliputen

itzul.: Iņaki Mendiguren

Elkar, 1993

Xaguxar 18

Gulliver-en bidaiak

itzul.: Iņaki Mendiguren

Ibaizabal, 1990

Literatura Unibertsala 1

Proposamendu apal bat

itzul.: I. Zubiria

Xaguxarra-1, 1980

KRITIKAK

Gulliver-en Bidaiak – Xabier Mendiguren, Argia (1991-01-13)

Hitzorduak

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

itzul.: Bego Montorio
Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

itzul.: Unai Elorriaga
Ibon Ega?a

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

itzul.: Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Odisea
Homero

itzul.: Matias Mugika
Aritz Galarraga

Barazkijalea
Han Kang

itzul.: Gema Lopez Las Heras
Jon Martin-Etxebeste

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez

Basatiak
Maria Reimondez

itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Kantu leuna
Leila Slimani

itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez

Azken sarrerak

2026 Urria

Flaubert / Stevenson
Eleberriak atalka

2026 Iraila

Joaquim Machado de Assis
Brasilgo narratiba

Alejandra Pizarnik
Poemak euskaraz

Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra

Claude McKay
Lau poema

Geo Bogza
Bederatzi poema

Alexandre Kuxner
Bi poema

Agostinho Neto
Agostinho Netoren poemak

Stephane Mallarme
Mallarme euskaraz

2026 Abuztua

Marina Tsvetaieva
Ahots etsia

Rene Depestre
Depestrek 100 urte

Andrei Platonov
Eguzkia sartalderantz

Luzearen idazle lanak

Guillaume Apollinaire
Poemak

Tchicaya U'Tamsi
Bi poema

Federico Garcia Lorca
Poeta isilarazia

Czeslaw Milosz
Milosz euskaraz

Mazisi Kunene
Ahotsaren indarra

May Ayim
Poesia kaiera

Maria Aur?lia Capmany
Gutun lotsagabea

Ernst Jandl
Poesia

2026 Uztaila

Nathalie Handal
Nathalie Handalen ahotsa

Mikhail Lermontov
Lermontov euskaraz

Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna


Monique Wittigen pentsamendua

June Jordan
Poesia kaiera

Jan Neruda
Idazlanak

Bingen Ametzagaren poesia

2026 Ekaina

Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak

Berlin Alexanderplatz

Ingeborg Bachmann
Mendeurrena

Jose Rizal
Nire azken adioa

John Cheever
Igerilaria

Carson McCullers
Zortzi poema

Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua

2026 Maiatza

Roque Dalton
Poemak

2026 Apirila

Maria Reimondezen Basatiak

Robert Desnos
Antologia

Maria Fernanda Ampuero
Enkantea

Samuel Beckett
Beckett euskaraz

Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona

Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan

Laura Casielles
16 poema

2026 Martxoa

Antzerkiaren nazioarteko eguna

Elizabeth Bishopen ahotsa

Juan Gelmanen poema antologia

Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz

Cesar Vallejo
Poemak

Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala

Boris Vian
Aldarri antimilitarista

Mikhail Bulgakov
Liburu bi

Anna Akhmatova
Poesia

Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak

2026 Otsaila

Alexander Neriumen sei poema

Edorta Matauko itzultzaileak agur

Heinrich Heine
Olerkiak

Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua

Marcel Schwob
Lau liburu

Bernard Dadie
Zortzi poema

Violeta Parra
Kantuak

Poeta palestinarrak
Hitz ahots

[Sarrera guztiak ikusi]