1854-05-07 / 1937-08-18
Arturo Campion

Campión Jaime-Bon, Arturo. Idazle, politikari, filologo eta gramatikalari euskalduna (Iruñea, 1854 - Iruñea, 1937). 22 urterekin amaitu zituen Zuzenbide ikasketak Madrilen eta urte berean eman zuen argitara Consideraciones acerca de la cuestión foral y los carlistas de Navarra, foruen aldeko obra. Urte haietan jarri zen harremanetan Antoine d'Abbadierekin, Duvoisinekin, Bonaparte Printzearekin, Jean Jaurgainekin eta beste hainbat euskal jakintsurekin, eta Asociación Euskara de Navarra elkartearen sorkuntzan parte hartu zuen (1878). Euskara ikasi zuen eta euskarari buruzko ikerlanetan hasi zen. 26 urte zituela hainbat euskalkitara bihurtu zen Orreaga balada idatzi zuen, 1883an Ensayo acerca de las leyes fonéticas de la lengua Eúskara obra ondu zuen eta 1884ean Gramática Bascongada de los cuatro dialectos literarios de la lengua eúskara obra handia plazaratu. Literatura ere landu zuen: euskal historian eta ingurunean girotu zituen erdaraz eginiko kontakizun laburrak eta eleberriak (Euskariana. Fantasía y realidad, kontakizun laburren bilduma; 1881tik aurrera idatziak dira eta 1890etik aurrera argitaratuak; Don García Almoravid eleberria, 1889; Blancos y Negros, arrakasta handia izan zuen eleberria, 1899; La Bella Easo eleberria, 1909). n Kristautasunak, foruzaletasunak eta Nafarroarekiko eta Euskal Herriarekiko atxikimendu hertsiak moldaturiko gizona izan zen; politikan egonezin eta alderdien aurrean uzkur agertu zen beti —eztabaida ugari izan zituen alderdi guztiekin—; hala ere, 1893an Madrilgo Gorteetako diputatu aukeratu zuten, Nafarroako hautagai zerrenda integristan aurkeztu ondoren. 1894etik aurrera, ezin konta ahala liburu, artikulu, hitzaldi eta txosten prestatu zituen Nafarroa eta Euskal Herriko historia, literatura, hizkuntza eta politikari buruz. 1904ean Euskaltzaleen Biltzarra elkarteak Irunen egin zuen bilkura nagusiko buru izan zen. 1910. urtean hasi zen Orígenes del Pueblo Euskaldun obra prestatzen (1926an eman zuen argitara lehen liburukia); 1914ean ordura arteko Nafarroako historia ikerketak astindu zituen Nabarra en su vida histórica lana argitaratu zuen Geografía del País Vasco-Navarro obraren barnean. 1918an, 63 urte zituela, bere literatura lan preziatuenak bilduz, Euskariana. Fantasía y realidad saileko kontakizun laburrak plazaratu zituen. Kontakizun hauek (El Bardo de Izalzu, Pedro Mari, La Flor de Garralde, Sancho Garcés, Gratxina, Yan Pier Bidart, Una noche en Zugarramurdi...) euskarara eta beste hizkuntza batzuetara itzuli dira. Urte berean, Oñatiko Biltzarrean sortu zen Eusko Ikaskuntzako Ohorezko Lehendakari izendatu zuten. 1923an, historia ikerketak biltzen zituen Euskariana liburuki berri bat eman zuen argitara; 1931n Orígenes del Pueblo Euskaldun obraren bigarren liburukia eta 1936an hamabigarren Euskariana eta bukatu gabe utziko zuen Orígenes del Pueblo Euskaldun lanaren hirugarren liburukia. n Arturo Campión, Nafarroak eman duen historigile zorrotz eta euskaralari garrantzizkoenetakoa (euskaltzaina izan zen, Euskaltzaindiaren sortzetik), Iruñean hil zen, 83 urte zituela, 1937ko irailaren 5ean, 1936ko gerraren eraginak ikusi ondoren eta isiltasun handienean. Argitaratu gabe utzi zituen, besteak beste, euskal literaturari buruzko obra bat eta La Monja izeneko eleberria.
Kantu leuna
Leila Slimani
itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez
Bihotzean napalma
Pol Guasch
itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria
Poesia kaiera
Elizabeth Bishop
itzul.: Leire Vargas Nieto
Irati Majuelo
Godoten esperoan
Samuel Beckett
itzul.: Juan Garzia
Aritz Galarraga
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
itzul.: I?igo Roque Eguzkitza
Paloma Rodriguez-Mi?ambres
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
itzul.: Mikel Hoyos Sein
Aritz Galarraga
2026 Ekaina
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa
Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura
2025 Urria
Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea