1812-02-07 / 1870-06-09
Charles Dickens

Dickens, Charles. Eleberrigile ingelesa (Landport, Portsmouth, 1812 - Gadshill, Rochester, 1870). Haurtzaroko atsekabeek eta arreba Fannyren maitasunak eragin handia izan zuten bere obran. Haurtzaroko lotsak gogoan izan zituen beti. 1823an Londresera joan zen bizitzera bere familiarekin. Aita kartzelan sartu zuten eta betun lantegi batean lan egin behar izan zuen hamabi urte zituela. 1827an notario baten bulegoan hasi zen lanean eta ondoren Morning Herald egunkarian takigrafo gisa familia aurrera ateratzeko. Sketches for Boz (Boz-entzako zirriborroak) obra idatzi zuen. 1835ean liburuak harrera txarrik jaso ez zuela ikusita, Champman eta Hall argitaldariek umorezko liburu bat eskatu zioten eta Dickens-ek The Posthumous papers of Pickwick club (1837) obra idatzi zuen. Bi liburutan, garai hartako injustizia eta gehiegikeriak salatu zituen Dickensek, bere bizitzan zehar argitaratu zituen liburu guztietan bezala. Hunkigarriak dira, halaber The Adventures of Oliver Twist (1839) eta The Adventures of Nicholas Nickleby obretan (1839), The Old Curiosity Shop (1840). Estatu Batuetan barrena egin zuen bidaiaren ondoren, American notes (1842, Ameriketako oharrak) liburua idatzi zuen, eta bertan Ameriketako esklabo-tratalari eta materialisten aurka hitz mingotsak erabili zituen. Carlyle historigilearen kutsua dario Barnaby Rudge historia eleberriari (1841). Britainiarren zurikeria eta Estatu Batuetako aberats berrien diru-egarria azaldu zituen The life and adventures of Martin Chuzzlewit eleberrian (1843). 1843-1845 urte bitartean argitara eman ziren Christmas Stories (Eguberrietako ipuinak, horietarik luzeena, Gabon kanta bat), The Chime (Erloju-ezkila) eta The Cricket on the Hearth (Sutondoko kilkerra), Ingalaterrako gizartea biziki hunkitu zuten. Dickens Europan zegoen 1848ko altxamendu iraultzaileak gertatu zirenean; Dombey and son (Donbey eta semea) argitaratu zuen urte hartan; bertan harrokeriaren zigorra ematen du aditzera. Haurtzaroa agertu zuen berriz ere David Copperfield kutsu autobiografikoko elaberrian (1849-1850) eta balio hutsalak Bleak House liburuan (1852-1853). Kapitalismo zapaltzailea salatu zuen Hard Times eleberrian (1854, Garai latzak). Emazteak aktore batekin alde egiteko utzi zuenean (1858), Dickens-ek, etsita, Greats Expectations liburua (1861, Esperantza handiak) eta Our Mutual Friend (1864-1865, Elkarren laguna) eman zituen argitara. Great Exéctations eleberrian gaizkileen eta goi-mailako jendearen arteko lotura azaldu zuen. Errealitate bortitza, desira eta ametsak deskribatu zituen idazlea da Dickens eleberrigile ospetsua.
Gabon kanta bat
itzul.: Iņaki Mendiguren
Elkar, 1993
Irakurmendi 30
David Copperfield
itzul.: Jose Basterretxea Oskillaso
Ibaizabal, 1986
KRITIKAK
Eguarri abestia – Karlos del Olmo, Gara (2003-10-18)
Eguarri abestia – Felipe Juaristi, El Diario Vasco (2003-10-17)
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
Basatiak
Maria Reimondez
itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Kantu leuna
Leila Slimani
itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez
Bihotzean napalma
Pol Guasch
itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria
2026 Abuztua
Maria Aur?lia Capmany
Gutun lotsagabea
2026 Uztaila
Nathalie Handal
Nathalie Handalen ahotsa
Mikhail Lermontov
Lermontov euskaraz
Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua