1265-05-15 / 1321-09-14
Dante Alighieri

Dante Alighieri. (Durante-ren laburdura) Italiar poeta (Florentzia, 1265 - Ravena, 1321). Florentziako administrazio lanetan hartu zuen parte guelfo zurien aldean, eta hainbat zeregin diplomatiko egin zuen Bonifazio VIII.a Aita Santuaren aurrean. Azkenean, guelfo beltzek batere kargurik gabe utzi eta erbestera egotzi zuten bizitza guztiko. Azken urteak Veronan, Luccan eta Ravenan eman zituen. Dantek De Monarchia-n (1310-1314), latinez idatzi zuen obran, argitaratu zituen bere kezka politikoak: munduko aginpidea eta izpirituarena bereizi behar zirela aldarrikatu zuen, giza ekintza guztiek ondasun morala izan behar dutela argudiatuz. Kultura eskolastikoan hezitako gizona izaki, zuhurtziari, ezaguera eta arrazoiari buruzko ikusmoldea azaldu zuen Il Convivio (1307, Oturuntza) italieraz idatzi zuen filosofia lanean. Hizkuntzaz kezkatuta, Italiako herrialde guztietarako literatura hizkuntza batua aldarrikatu zuen, latinez idatzi zuen De vulgari eloquentia obran azalduriko teoriei jarraiki (1303-1304). Latinaren eta latin hizkuntzen arteko harreman historikoez arduratu zen lehenetarikoa izan zen. Filosofia eta moralismo ukituz beteak ageri dira, bestalde, Danteren poesia ugariak. Bederatzi urte zituela ezagutu eta hemezortzi urterekin berriz aurkitu zuen Beatrice-k inspiratu zizkion Canzoniere izeneko sonetoak, bultzatu zuen dolce stil nuovo haren erakusgarri bikainak. La Vita Nuova poema bildumak (1283-1293) guztiz mistiko bihurtu zen amodio hari buruzko lirismo aberats eta irudimenezkoa eskaintzen du (Beatrice-z «beste inorengatik inoiz esan ez dena» esateko). Baina, garrantzizkoak izanagatik ere, Danteren beste ezein obrak ez dio Divina Commedia (1307-1321) epopeia mistiko handiari itzalik egiten. Poema handi horretan, lurreko zorionaren eta beste munduko loriaren eske ageri da gizadi osoa. Gizonaren ikuspegi teologiko eta dramatikoa eskaintzen duen epopeia hori Europako literaturako obra garrantzitsuenetakoa da.
Jainko Antzerkia: Paradisua
itzul.: Joxan Agirre Begiristain
Hiria, 2003
Jainko antzerkia: purgatorioa
itzul.: Joxan Agirre Begiristain
Donostia hiria, 2002
Jainko antzerkia: Infernua
itzul.: Joxan Agirre Begiristain
Alegia Hiria, 2001
La Divina Commedia
itzul.: Lur erredakzioa
Lur Entziklopedia Tematikoa, 1999
Jainko-antzerkia
itzul.: Aita Onaindia
Deusto, 1985
Igarri
Kantu leuna
Leila Slimani
itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez
Bihotzean napalma
Pol Guasch
itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria
Poesia kaiera
Elizabeth Bishop
itzul.: Leire Vargas Nieto
Irati Majuelo
Godoten esperoan
Samuel Beckett
itzul.: Juan Garzia
Aritz Galarraga
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
itzul.: I?igo Roque Eguzkitza
Paloma Rodriguez-Mi?ambres
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
itzul.: Mikel Hoyos Sein
Aritz Galarraga
2026 Ekaina
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa
Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura
2025 Urria
Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea