1875-12-04 / 1926-12-29
Rainer Maria Rilke

Rilke, Rainer Maria. Idazle txekiarra, alemanieraz idazten zuena (Praga, 1875 - Valmont, Suitza, 1926). 1886tik 1891ra eskola militar batean egin zituen ikasketak. Gero estetika eta filosofia ikasketak egin zituen Pragan eta Munichen. Gaztetatik izan zuen olerkiak idazteko zaletasuna. Hogeita bat urte zituela Pragatik aldegin zuen betiko eta harrezkero bizimodu ibiltaria izan zuen. Munichen Lou Andreas-Salomé ezagutu zuen, Nietzscheren adiskide izandakoa eta gerora Freuden laguntzaile izan zena, Rilkeren bizitzan eragin handia izan zuena. Bi bidaldi egin zituen harekin Errusiara; hango ikuspegiek eta hango nekazarien bizimoduak eragin handia izan zuten Rilke-ren olerkigintzan. 1901ean Clara Westhoff eskultorearekin ezkondu zen, baina denbora laburrean banatu ziren. 1905ean Parisen hartu zuen bizilekua eta 1906ean Auguste Rodin eskultorearen idazkari izan zen; haren diziplinak eta artea ulertzeko moduak aldaketa handia eragin zuen Rilkerengan. 1910etik 1913ra, krisi psikologiko baten ondorioz, idazteari utzi zion; bidaldiak egin zituen Europan eta Afrikako iparraldean barrena. 1921 ezkeroztik Muzot gazteluan bizi izan zen, eta han idatzi zituen bere bi idazlan garrantzitsuenak: Duineser Elegien eta Sonette and Orpheus. Paul Valéry-ren olerkiak itzuli zituen alemanierara. Leuzemiak jota hil zen Valmonteko erietxean, Montreux-etik hurbil. n Idazlanak. Leben und Lieder (1894, Bizitza eta kantuak); Die Weise von Liebe und Tod des Cornets Christoph Rilke (1899, Christoph Rilke alferezaren maitasunezko eta heriotzazko erromantzea); Das Buch von mönchischen Leben (1899, Monasterioko bizitzaren liburua); Das Stundenbuch (1899-1903, Orduen liburua); Briefe an einen jungen Dichter (1903, Gutunak olerkari gazte bati); Das Buch der Bilder (1902, Irudien liburua); Neue Gedichte (1907-1908, Poema berriak); Duineser Elegien (1922, Duinoko elegiak); Sonette an Orpheus (1923, Sonetoak Orfeori); Florenzer Tagebuch (1942, Florentziako egunkaria).
Poeta gazte bati idazkiak
itzul.: Patxi Salaberri Muņoa
Jakin, 2002
Malte Laurids Brigge-ren koadernoko oharrak
itzul.: Lur erredakzioa
Lur Entziklopedia Tematikoa, 1999
Ordu nabarmena
itzul.: Joseba Sarrionandia
Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak, 1985
Pamiela
Udazkeneko eguna
itzul.: Joseba Sarrionandia
Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak, 1985
Pamiela
Zelaietan
itzul.: Luis Mari Mujika
Arnas - 6, 1961
Udazken
itzul.: Luis Mari Mujika
Arnas - 6, 1961
Len arrosak
itzul.: Luis Mari Mujika
Arnas - 5, 1961
Gau...
itzul.: Luis Mari Mujika
Arnas - 5, 1961
Aldizka
itzul.: Luis Mari Mujika
Arnas - 6, 1961
KRITIKAK
Poeta gazte bati idatziak – Felipe Juaristi, El Diario Vasco (2003-03-02)
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
itzul.: Unai Elorriaga
Nagore Fernandez
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
itzul.: Unai Elorriaga
Ibon Ega?a
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
itzul.: Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Odisea
Homero
itzul.: Matias Mugika
Aritz Galarraga
Barazkijalea
Han Kang
itzul.: Gema Lopez Las Heras
Jon Martin-Etxebeste
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
Basatiak
Maria Reimondez
itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
2026 Urria
Mongo Beti
Negrotasunaren hiztegia
Flaubert / Stevenson
Eleberriak atalka
2026 Iraila
Joaquim Machado de Assis
Brasilgo narratiba
Alejandra Pizarnik
Poemak euskaraz
Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra
Agostinho Neto
Agostinho Netoren poemak
Stephane Mallarme
Mallarme euskaraz
2026 Abuztua
Rene Depestre
Depestrek 100 urte
Andrei Platonov
Eguzkia sartalderantz
Federico Garcia Lorca
Poeta isilarazia
Mazisi Kunene
Ahotsaren indarra
Maria Aur?lia Capmany
Gutun lotsagabea
2026 Uztaila
Nathalie Handal
Nathalie Handalen ahotsa
Mikhail Lermontov
Lermontov euskaraz
Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur