euskarari ekarriak

1.623 idazle / 4.130 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z  

Azken kritikak

1872-12-28 / 1956-10-30

Pio Baroja


Baroja Nessi, Pío. Gaztelaniaz idazten zuen eleberrigile gipuzkoarra (Donostia, 1872 - Madril, 1956). Serafínen semea. Aitaren lanbidea zela eta, mea-ingeniaria baitzen, gaztaroa Espainiako hainbat hiritan igaro zuen. Medikuntza ikasi zuen Madrilen eta Valentzian. Gero, mediku izan zen Zestoan, baina bi urteren buruan lanbide hura utzi eta Madrila jo zuen. Familiaren okindegia eraman zuen Madrilen. Garai hartan, gerora 98ko belaunaldi izenarekin ezagutu zen idazle talde gaztearekin harremanetan jarri zen, errepublikaren aldeko egunkarietan eta gazteria ikonoklastaren aldizkarietan artikuluak idazten zituelarik. Okindegiko lanetan sei urte eman ondoren, literaturari ekin zion huts-hutsik, eta 1900ean bere lehen lana argitaratu zuen: Vidas sombrías, kontakizun liburua. 1911. urtera bitartean, Espainian, Frantzian, Ingalaterran eta Italian barna egindako bidaiez gainera, bere lanaren gune garrantzitsuena moldatzen duten hamazazpi eleberri kaleratu zituen. Harez gero, ospe eta entzute handia harturik, idazten jarraitu zuen etengabe. 1935ean Real Academia Española delakoan sartu zen. 1936ko gerrak Berako etxean harrapatu zuen. Gipuzkoara zihoazen altxatutakoen osteekin arazoak izan eta, karlistek ezaguturik larri ibili ondoren, Donezteben preso egon zen gau batez; gero Donibane Lohizunera ihes egin zuen. Handik gutxira itzuli zen, eta 1940an Madrilen bizitoki hartu eta berriro idazten bizi izan zen hil arte. Gaztetan anarkismoaren zalea izana, etsipenak hartu zuen. Gizonarenganako itxaropena galdurik, laster erlijio, etika edo politikarekiko mesfidantza nagusitu ziren Barojarengan. n Idazle oparoa izan zen; haren eleberri eta kontakizunek 75 liburu osatzen dituzte. Barojak berak hirunaka sailkatu zituen bere eleberri garrantzitsuenak. Horietatik nabarmentzekoak dira: Euskal lurra: La casa de Aizgorri (1900), El mayorazgo de Labraz (1903) eta Zalacaín el aventurero (1909), Euskal Herrian kokatuak. Karlistadan kokatuak dira; ahaztezinak dira Zalacaín-en gertaerak. Autoreak sail honetan sartu ez bazuen ere, La leyenda de Jaun de Alzate gogoangarria aurrekoekin lotu daiteke. Arraza: La dama errante (1908), La ciudad de la niebla (1909) eta El árbol de la ciencia (1911). Lehenengo bietan Aracil doktoreak Ingalaterrara ihes egiten du Brull (Morral) anarkista babesteagatik. Hirugarrena, Andrés Hurtado protagonistaren heziketa kontatzen duena, autobiografikoa da hein handi batean. Bizitza fantastikoa: Aventuras, inventos y mixtificaciones de Silvestre Paradox (1901), Camino de perfección (1902) eta Paradox rey (1906). Lehen eta hirugarrenean Paradox pertsonaia bitxi maitagarriaren gorabeherak kontatzen dira. Bigarrenean, Fernando Ossorio protagonista, larridurak jota, bizitzari zentzzua aurkitzen saiatzen da. Bizitzeko borroka: La busca (1904), Mala hierba (1904) eta Aurora roja (1905). Langileria xehearen giroa agertzen da hauetan, mende hasierako Madrilen. Hiriak: César o nada (1910), El mundo es ansí (1912) eta La sensualidad pervertida (1920). Itsasoa: Las inquietudes de Shanti Andía (1911), El laberinto de las sirenas (1923), Los pilotos de altura (1929) eta La estrella del capitán Chimista (1930). Euskal marinelen gertaerak jasotzen dituzte eta lehenaren protagonista Barojaren pertsonaien artean handienetakoa da. n Azpimarratzekoa da, bestalde, Aviraneta pertsonaiari buruzko saila: Memorias de un hombre de acción, 22 liburu (1913-1935). Gainera, egilea eta garaia ezagutzeko guztiz interesgarriak dira haren oroitzapen liburuak: Juventud y egolatría (1917), Desde la última vuelta del camino, 7 liburu (1944-1949). Azkenik, Barojaren gainerako lanek —artikulu, biografia, bidaia liburu, saiakera, antzerki eta poesiek— beste zenbait liburu osatzen dituzte. Estiloari dagokionez, ohizko erretorikaren aurkako joera agerikoa da Barojarengan; esaldi motzak eta pasarte laburrak hobesten ditu. Kontaketarako duen dohain handiak eta sormenak bere garaiko Espainiako eleberrigile estimatuena egin dute Baroja. Ondoko eleberrigile anitzek sarritan aitortu dute haren eragina.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Ipuinak

itzul.: Felipe Juaristi

Gipuzkoako Foru Aldundia, 2007

Jakintzaren arbola

itzul.: Josu Zabaleta

Alberdania-Elkar, 2006

Literatura Unibertsala 123

Zalakain abenturazalea

itzul.: Koro Navarro

Alberdania-Elkar, 2006

Literatura Unibertsala 122

Agur, bohemia!

itzul.: Unai Elorriaga

Zubizabal, 2001

Urtubiko dama

itzul.: J.A. Agirre Bergiristain

Hiria, 1999

Atomoen bizitza

itzul.: Felipe Juaristi

Literatur Gazeta, 1987

5

Altzateko Jaun-en kontu zaharra

itzul.: Patxi Apalategi

Baroja, 1986

Ihauterietako erokeria

itzul.: Mikel Azurmendi

Baroja, 1986

Urtubiko dama eta beste zenbait istorio

itzul.: Mikel Aramendi

Txertoa, 1985

Altzateko jaun

itzul.: Maria Dolores Agirre / Felipe Yurramendi

Edili, 1984

Xanti Andiaren kezkak

itzul.: Jon Etxaide

Hordago-Lur, 1984

Lur ilunak

itzul.: J.A. Agirre Begiristain

Luis Haranburu, 1982

Elizabide arlotea

itzul.: Bingen Ametzaga

Egan, 1964

Itxasoa laņo dago - Xanti Andiaren kezkak

itzul.: Jon Etxaide

Kuliska Sorta, 1959

Tellagorri

itzul.: Nemesio Etxaniz

Euzko Gogoa, 1957

Mari Beltxa

itzul.: Ayalde

Egan, 1956

Altzateko jauna

itzul.: A.Iturrioz

Euzko Gogoa, 1955

Mari beltxa

itzul.: Udalaizpe

Euzko Gogoa, 1952

Angelus

itzul.: Udalaizpe

Euzko Gogoa, 1952

KRITIKAK

Jakintzaren arbola – Aritz Galarraga, Berria (2025-05-04)

Ihauteriko erokeriak – Mikel Mendizabal, Argia (1987-03-29)

Itxasoa laņo dago... – Luis Mitxelena, Egan (1959-00)

Hitzorduak

Azken kritikak

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez

Basatiak
Maria Reimondez

itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Kantu leuna
Leila Slimani

itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez

Bihotzean napalma
Pol Guasch

itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo

Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera

itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez

Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark

itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria

Azken sarrerak

2026 Ekaina

Berlin Alexanderplatz

Ingeborg Bachmann
Mendeurrena

Jose Rizal
Nire azken adioa

John Cheever
Igerilaria

Carson McCullers
Zortzi poema

Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua

2026 Maiatza

Roque Dalton
Poemak

2026 Apirila

Maria Reimondezen Basatiak

Robert Desnos
Antologia

Maria Fernanda Ampuero
Enkantea

Samuel Beckett
Beckett euskaraz

Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona

Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan

Laura Casielles
16 poema

2026 Martxoa

Antzerkiaren nazioarteko eguna

Elizabeth Bishopen ahotsa

Juan Gelmanen poema antologia

Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz

Cesar Vallejo
Poemak

Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala

Boris Vian
Aldarri antimilitarista

Mikhail Bulgakov
Liburu bi

Anna Akhmatova
Poesia

Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak

2026 Otsaila

Alexander Neriumen sei poema

Edorta Matauko itzultzaileak agur

Heinrich Heine
Olerkiak

Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua

Marcel Schwob
Lau liburu

Bernard Dadie
Zortzi poema

Violeta Parra
Kantuak

Poeta palestinarrak
Hitz ahots

2026 Urtarrila

Adelbert von Chamisso
Lanak

Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik

Wallace Stevens
13 poema

Castelao
Castelao euskaraz

Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan

Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak

Petofi/Adonis
Hiru poema

2025 Abendua

Vassilis Alexakis
Aita

Paul Eluard
Poemak

Grace Paley
Agur eta zorte on

Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan

16 poeta
16 poeta Palestinako

2025 Azaroa

Nazim Hikmet
Poesia kaiera

Antonia Pozzi
Poesia kaiera

Saki
Sakiren ipuinak

Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura

Cecilia Meireles
Hamar poema

2025 Urria

Paul Valery
Itsas hilerria

Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea

Daniel Salgado
Lau pieza

Youenn Gwernig
New Yorkeko hamar poema

[Sarrera guztiak ikusi]