METAMORFOSIA
Paco Souto

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017

 

marea beheko herri batean

bizi naiz

 

goroldio eta koral-orratz artean

osatzen dugu ilunabarraren ametsa

eguzkiak geldo

oinak arratsaren aintziran

bermatzen dituen artean

 

ilargia beteko bagenu

ozeano-gatzetan itoko litzateke

gure herri gatibu hau

haitzaldia baino ez da

uraren harri urdina hautsen

lantzeko lurrik gabeko

kobaltozko bitsa

edateko uretan

atsedenik gabea ia

 

ezin dugu besterik egin

geure burua larrutu eta

ezkaten zain geratzea ez bada

beso-zangoak utzi

eta hegalak hartu

eta itsasoan barrena

tuberkulosiz argitu

arnasa emango diguten

zakatzak

 

METAMORFOSIA
Paco Souto

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017