BALDIN ETA ANA MENDIETAK
Paco Souto

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017

 

Zulo bat egingo dut lurrean

doi nire hatsaren neurrikoa

 

Baso oparotik

ibaiko esnera

zabalduko dut sute honen erritua

argi  doakabea

 

Ni naiz

zure bular artean makaltzen den

oilar burugabetua

buztin  kiskalia naiz

orbana eta polbora

 

Eta egin egingo dut

egin egingo dut lurrean

zulo doi bat

nire bertsoaren neurrikoa

 

BALDIN ETA ANA MENDIETAK
Paco Souto

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017