Paco Souto
Bizitza balihoakit bezala mintzatuko naiz orain beti mintzo naizen bezala kea esateko hobe delako isilik egon
Eta lurra diot eta gaztainadiko humusa aditzen dut ia lorratz hondoratua urratsaren pindar lizun nahi gabekoa
Eta irla diot eta musker berde bat darabilt zango artean eta horrela izendatzen ditut gauza guztiak jainko sinesgarri bat legez
Eta orduan zazpigarren egunean gizona diot eta hitza nahastu egiten da eta diot eta ez diot ez berriz esatera noala hil behar nauten balek ahoa hersten didate eta hala ere gero eta ozenago diot eta dagoeneko aditu egiten dut tiroaren polbora katua laztandu duenaren izerdia eta behegainean jausi naiz eta ez diot beste hitzik hemen dela ez dela amaiera
Eta zuek krimena entzun eta ikusi duzuenok altxa ezazue ahotsa eta kantatu sala ezazue nire heriotza
Paco Souto
|