EMAKUMEA
Alaide Foppa

Liburuetan argitaratu gabea, c. 1962
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014

 

Izatera heldu ez den izaki bat.

Ez poetek kantatu zuten

urruneko arrosa

aingerutarra.

Ez inkisidoreek erre zuten

sorgin madarikatua.

Ez prostituta beldurgarri eta desiratua.

Ez ama zorionekoa.

Ez mutxurdin zimeldu eta burlatua.

Ez ona izatera behartuta dagoena.

Ez gaiztoa izatera behartuta dagoena.

Ez bizitzen uzten diotelako bizi dena.

Ez baietz

beti esan behar duena.

Nor den jakin nahi duen

eta existitzen

hasia den

izakia.

 

EMAKUMEA
Alaide Foppa

Liburuetan argitaratu gabea, c. 1962
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014