HIRU ARROSAK Kristalezko kopa batean hiru arrosa ipini zituen inork. Ahantzitako hildako gauzen isiltasunak saloi desertua betetzen du udazkeneko arratsean. Itzalak iristen ari dira apurka-apurka, gainbehera den egunaren azken islak ispiluetan hiltzen direnean. Hiru arrosetan ostendua dago, isilpean eta taupaka, bizitza.
HIRU ARROSAK |