BERRIZ ERE, GAZTAROA Hainbeste heriotzaren ostean, barrutik deitzen duen ahots temati batek luzaro itxita izan diren nire ezpainak ireki nahi ditu, eta aurpegi tristearen zurbil alditxartuan, nire ahoa berriro ere gaztaroaren zauria da, eta nire gorputzak, ahanzturaren laku geldoan galdutako irla, bere ametsa apurtuko duten olatuak aurreikusten ditu.
BERRIZ ERE, GAZTAROA |