EZALDIAN IDATZITAKO BERTSOAK
William Butler Yeats

The Wild Swans at Coole, 1919
euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz&Mintz - 62 zkia, 2017
armiarma.eus, 2017

 

Noiz begietsi ditut azken aldiz

ilargiko lehoinabar ilunen

begi biribil berdeak eta gorputz luze ingurutsuak?

Sorgin betizu guztiak, andere txit leinargiak,

beren erratzekin eta beren malko guztiekin,

beren malko suminekin, joan egin dira.

 

Mendietako zentauro sakratuak haizatu egin dira;

eguzki hiratua baino ez dut nirekin.

Ilargi amandre heroikoa airatu egin da;

eta berrogeita hamar urte bete ditudan honetan

eguzki herabea behar dut jasan.

 

EZALDIAN IDATZITAKO BERTSOAK
William Butler Yeats

The Wild Swans at Coole, 1919
euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz&Mintz - 62 zkia, 2017
armiarma.eus, 2017