HORMA Mendi garai honen atzean, Itsaso zurbilaren aldamenean, Neska bat bazen Zeinarekin Zoroki maitetan nintzen. Gali sortua Izan zen gisan, Halaxe maitatu behar nuen kartsu, Eta hark ni maitatuko gozo…
Eta badakizue O izar isilak! Zein zoriontsu ginen, Itxaropenaren lo gozoan hordituta hura eta ni, Eta zein zoriontasun aratz Haren eta nire begien irribarrean…
Eta orain, O neskame mizkinak, Mutuak ez bazarete, Ireki zuen ahoak Zer izan zen kalumnia hura? Zer gertatu zitzaion udaberri lainotu honi?
Eta haren eta nire artean, Orain eremu zabal hau, Orain bide luze hau, Eta mendi garai hau…
HORMA |