DENBORAN IBILTZEAREN ARTEA Mundua ez da gaur hasi edo bukatzen Triste eta zoriontsu ezkutatzen errezel baten atzean
Bidean bazaude ez zaitzala distantziak etsi Denboran ibiltzearen artea da helmuga
Maitasunaren ateranzko bidean bidaiari zaildua Zure odolak arrastoa uzten du urrats bakoitzean
Euri ura berehala xurgatzen du lurrak Baina ibai kulunkaria itsaso batean hazten da
Gezi asko hegaldatu baita haren arkutik Izan dezagun itxaropena batek itua joko duela
Zure aurpegiarekin maitemintzen erakutsi zidan denborak Horregatik malkook odolez blaituak daude
Hamarkadetako jolas luze honen zorigaitza Jostailua bailitzan jotzen du giza bihotza
Tulipan karabana bat, zelai hau zeharkatzean, Udazkeneko zaldizkoen apatxek zapaldua Udaberriaren hatsa abian jartzen den egunean Belar eta loreak jaioko dira hegitik hegira
Mendi, entzun duzu gaur nire garrasia Munduarekin jaio zen bularreko min hau
Denek anaitasunari errezatu baina bizi ez Jauna, zenbat milia mihitik eskuetara?
Odolak begiak zulatzen dizkit irauntza txoko honetan Nire egonarriak bizimodua estutzen dit
Zaude, Sayeh, ez atera bidetik Bitxi bat datza urrats bakoitzaren pean
DENBORAN IBILTZEAREN ARTEA |