HEGOALDEA. UKATZE HANDIA
amorrua pasa da / suntsitu du
antonio das mortesek bere zaldia
ezerk irauten ez duelako ideia biolentoa ezerk salbu eta lazturak argi ustelak
potentzia ilunak eta herri armatuak
amorru hori odolaren eran
da egiaztatzen / azkenean gure besoek
jakin dakite berriz gerta daitekeela
gogogabekeria dago eta ez paradisurik
bakea dago eta faltsua da bakea ez baita posible inoiz ez / egungo baldintzetan
hainbat etxe sutan eta gatazka lanen eta egunen motore
hastapeneko lirika grekoan nola / bere muina
gure urratsen helmuga zalantzagarria dago probokazioa dago eta tematuta diote paradisurik ez
eguzki bitxia da atzealdetik da ageri
lotsa bezala
parkea inbaditzen du
ezerk ez du azaltzen ezer mihia bere baitan ixten da
ordu honetan hiri arpilatuen oroimena kameliaren hondamendia lurraren kontra
izuaren zirkulazio gorra izan gauaren beldur
haren arnaste biolentoarena eta haren zarata itzaliaren ahoarena
isiltasuna nola hurbiltzen den
nola hurbiltzen den eta bere baldintzak ezarri
izan gauaren beldur
jagon haren mugak eutsiozu uko egiteko aukerari
eutsiozu beti uko egiteko aukerari argi dirdiratsu honen atarian
ez da magia / basakeria da
existitzeko ahalegina eta historiaz libratzekoa
alferrikako ahalegina
historia ere hartzitu egiten baita / odolusten hanpatu egiten da beldurrez eta desertatu nahi duzu
jada ez du inork erabakitzen / nola bizi beltxarga hila da
beltxarga hila da
suminak zeharkatuta / kristalez josita atezuan poema baten aurretik mihia nola adi / desegoki mugimendu bakarra deskonposizioa
—eldarnio hori / su hori
eta babesik eza—
uzkurtzen dira formak / zailtzen orientazioa
ez / inoiz ez beldurraren erdigunean
beldurraren hasieraren erdigunean
gertatzear da zerbait / edozer
1
otsoaren airea ufaka bihurritzen da metala
espasmoek zeharkatuta / dator zarata
indarrean dagoen egia erbestearen lekuko kondenatuen borondate dudabakoa
nolabait edertasuna tematu egiten da / igarotzen kolapsatzen diren egituren artean
2
mamuak ez dira agertzen desfilatzen dute
ispiluen hondoan dardaratzen dira liberazio hondarrak nola / errautsa nola arrosen gainean
mundu honetakoa da haren nagusitasuna eta gertakizunen bide lineala ezeztatzen du
materiaren konposizio zehatza
borrokatzen dira akademiak ordenatutako munduaren kontra
higitzen dira
3
den-dena kutsatzen du suak
liztorren dinamika asmaezinak eragiten
anabasa berria deika / eguzki beltz batengatik
denak eztanda egin dezakeen abisua
izpiritu ankerrak motel ibiltzen dira / iraultza beteko hiriaren gainean
ez da ozeanorik begien bistan xahutasuna ez da baliagarria / apenas egia erritmikoa
desoreka da logika desoreka da gauzen logika
5
zarata historikodun masa handiak higitzen dira
saloi nobleen kontra lehertzen dira / eta herri-dantzak
egiarako metodoa dira
* * *
aurrera egiten dute / eraldatzen dira / etsitzen dira iragaten den denboraren bazka
haren laketasunak mugekin egiten du tupust baina ez du inoiz amore ematen
kondenatuen egitea da / ekin eta ekin
6
harmoniaren kontra / piztutako gorrotoan beste egutegi bat da azaleratzen
denbora ez da neurtzen gizon zuriaren erlojuaz
santua gauzen antolatze modu hau suntsitzen duen detonazioa
7
iragana matxinatzen da hildakoak askatzen laguntzen du
denboraren igarotzea hausten duen zarata sakratua da
kontrol polizialari itzuri egiten dion hori
musikariak kaosera hurbildu nahi du baina ez du iparra galtzen
arte beltza / dio poetak / arte beltza
haize bortitz batek zeharkatzen ditu gorputzak jauregi bat asaltatzen
eta portzelana gutxiesten duenak nola
8
ez dago halako eraso bati aurre egingo dion ispilurik
dirdira oro birrintzen duen haizetea
munduaren pisua amodioa zen / orain eskonbro hauek dira
suntsitutakoa
eta hala ere duda agertzen da / esklaboen memoria
uharteen geografia erabaki zuten armak jakobino beltzak
jendaila ugazabaren etxean nola
salgaien zirkulazioa eteten du
14
aginduak dio inongo legerik ez errespetatzeko
ez ezkilarik ez profetarik ez argirik iluntasunean
apenas piztiarik eta iraganaren irudi distortsionatua apenas gotorleku eraitsirik
burrunba itxuragabe hori baina tropel mendebaldarrak garaitzen dituena
kausa sakratua da / arriskua esklaboen matxinada
dinastiaren azkena / askatasunaren hasiera
erortzen dira zuhaitzak erortzen dira zuhaitzak
HEGOALDEA. UKATZE HANDIA |